XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
JARDUERA EKONOMIKOA ETA SISTEMA EKONOMIKOAK 1. Jarduera ekonomikoa eta premiak A- Gizakien premiakGarai guztietako gizakiek bizitzearen ondorioz beti izan dituzte premia batzuk; elikatu, jantzi edo aterpean babesteko premia, adibidez. Baina emeki-emeki, teknikaren aurrerapenak produkzioaren gorakada eragin du. Ondasun-eskaintza asko zabaldu da eta beste gauza batzuetarako gogoa ere badu gizakiak.
Gogo eta desira berri hauek herrialde garatuetan garapen bideko herrialdeetan baino ugariago eta desberdinagoak dira eta poliki-poliki benetako premia bihurtzen dira. Horretan bi fenomenok izan dute eragina.
Batetik, pertsonengana premiak hedarazten dituen imitazio-prozesua dago, eta bestetik, publizitatea itxuragabe garatu da. Gogoan izan behar da azken honen helburua desio hutsa dena premia bihurtzea dela.
Beraz, honakoak bereiz ditzakegu:
-
-
Kontuan hartu behar da izaera eta mota guztiz ugariko premiak daudela, baina horietako bakoitza banaka harturik,
Era berean, gogoan izan behar da norbanakoen premien ondoan premia kolektiboak ere badirela (eskolak, ospitaleak, errepideak eta abar) eta ekonomia modernoan hauen garrantzia gero eta handiagoa dela.